XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUGARREN ATALA.

(Mendiriko peka baten gaiñean zelaitxo bat).

(Zelai onetan baseliza bat, aurretik bost armailadun elizpea duena).

(Peka-ertzean arresi kabelduna).

(Goizeko zortzirak dira, udazkeneko egun batean; lenengo bi atalak baiño sei bat illabete geroago).

LENENGO AGERRALDIA.

ARROZPE, TXILI TA ARTZABAL.

ARROZPEK, - (9) ¿Zein aldetan gertatu zan zorigaitz negargarri aura?.

TXILIK, - Arako nasamutur-aurre-aurrean.

ARROZP, - ¿Nolatan galdu ziran gaixoak? ¿Aitzak joagatik ala ugiñen indartzarrez tirabiraka ondoratuaz?.

TXILIK, - Semea iretsi zidan ugiña eliza onen aldean andia zan.

Ontzi gerekatxoa atzean jota luma bezela ereki zuen (5).

Ederki dijoa (33) esan nuen nik ta batera ugintzarraren bizkar labanean bampecirc;ra (32) ta bampecirc;rago ondoratu ziran (34) (Negarrez).

ARTZAB, - Zortzi gizonetatik sei (2) ugiñak ondartzara ok egin zituen ta beste biok (8) zure illoba kementsuak atera giñuzen: il baiezik ni, Teles gaixoa illotzik (36).

ARROZP, - (9) Itxasgizonak kemenik ezpadu ¿beste nork izan dezake?.

TXILIK, - Laitiz aberatsa ta ni txiroa izan-bearrean, bestera bagiña, egun atantxe semetzat poz-pozik artu izango nuen.

ARROZP, - Basili alabatu dezunezkero, semetzat ar zazu gaur nere illoba (27).

¿Zein gurasok ditu aur ain ederrak?.

TXILIK, - Ederki esana, baiñan eziña eziñ.

ARTZAB, - Ezkontzordua eldu da.

ARROZP, - Zorionean (Etxerontz bijoaz).